Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Narrondoko Gure Ametsa Elkarteak babarrun jana antolatu du datorren martxoaren 5erako. Goizeko 9:30ean irtenda, mendi buelta egingo dute auzo inguruan, eta eguerdian, babarrun jana egingo dute elkartean. Bazkalondoren bingoan arituko dira.
Txartelak salgai
Bazkarira joan nahi dutenek martxoaren 2ra arte izango dute txartelak erosteko aukera, Naorrondo tabernan eta Arantza autoelektrizitatean. Helduen txartelak 25 euroko prezioa du, 12 eta 16 urte bitartekoenak 20 euro, eta haurrenak 12 euro.