Albisteak

Badator ZAA!24

Datorren astelehenean emango zaio Antzerki Asteari hasiera. Eromen Produkzioak eskainiko duen Sorgin Baratzako sarrera guztiak egunean bertan agortu ziren, baina oraindik geratzen da gainontzeko hiru antzerkiak ikusteko aukera. Gainera, 18 urtetik beherako gazteek, %50eko deskontua izango dute.

  • Ekainak 24, 25 eta 26

SORGIN BARATZA

21:30ean, Lili jauregian. Sarrerak agortuta daude.

EROMEN PRODUKZIOAK

Mundua bitan zatiturik dago; alde batetik botere militar eta politikoa dago, eta beste aldetik, artistikoa eta humanista. Liskar amaigabe batean bizi dira bi talde hauek. Baina egun batean, bien arteko gatazka aldatu dezakeen zerbait gertatzen da. Zer gertatuko litzateke liburu batek munduko sekretu eta gertakizun guztiak gorde eta aurreikusteko ahalmena izango balu? Informazioa boterea da, noren eskuetan geldituko da?

 

  • Ekainak 27

GURE XAHARRAK

20:30ean Caravan Parken. Sarrera 8€

BONBON BELTZ antzerki taldea

Urtxintx Urdinak zaharren egoitzan, etekin ekonomikoa helburutzat hartuta dago antolatuta lana, eta talka egiten du . Egun hauetan bereziki, elektrikoa da giroa. Lantaldean ondoeza eta sentsibilitatea areagotzen dira, eta lehertzeko zorian dago osasun arduraduna.

Sarrerak erosteko

 

  • Ekainak 28

PUTAREN BAKARRIZKETAK EROETXEAN

20:30ean Caravan Parken. Sarrera 8€

Garaion Sorgingunea eta MANVCODIATA

Emakume bat eroetxe bateko gela batean dago bakarrik, aulki batean eserita eta kamaraz inguratuta, ikusten ez dugun doktore batekin hizketan. Emakumea prostituta da, eta elkarrizketan bere istorioa azalduko du. Horrela, hainbat gai azaleratuko dira, esate baterako, sexualitatea, bortizkeria, klasismoa eta feminismoa.

Sarrerak erosteko

 

  • Ekainak 29

TAILERRA: Nola sortu istorio txikiak

Adina: Gazteak eta helduak

Ordua: 12:00-14:00

Azalpena: La Baldufaren sormen metodoaren bidez, kontakizun txikiak imajinatzen, sortzen eta birsortzen jolastuko gara. Gatazken ideiatik abiatuta, hasiera, korapiloa eta amaiera bat emanez. Tailer honen helburua lehen pertsonan esperientzia bat bizitzea da, ondoren sorkuntza-prozesuetan edota ikasle zein bestelako publikorekin praktikan jarri ahal izateko.

 

KATAGORRIAREN ELEZAHARRA

19:30ean Caravan Parken. Sarrera 8€

Companyia de Comediants La Baldufa

Triku handia lasai bizi da, haritz handi baten itzalpean, eta bereak zaintzen ditu, bere mundu-zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Egun batean, ordea, bake hori aztoratu egingo da urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerarekin. Euren elkarbizitza ez da erraza izango. Triku zakar eta babesle bat aurkituko dugu, eta jakiteko eta partekatzeko gogoa duen urtxintxa bat.

Sarrerak erosteko

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide