Albisteak

Badatoz Aizarnako festak

Abuztuaren 14tik 17ra festetan murgilduko dira aizarnarrak. Abuztuak 14a, asteazkenean 18:00tan emango diote hasiera jaiei txupinazoarekin eta ondoren pilotariak, herri afaria eta 23:00etan DJ Davila izango da. Punky gaua bezala izendatu dute aurtengoan, beraz, herritarrak punkyz mozorratzera deitu dituzte. Herri afarirako txartelak dagoenekoz salgai daude Konpitteko eta Aranburunean, abuztuaren 11rarte.

Ostegunean Amabirjin eguna ospatuko dute herri kirolak eta Eneko eta Julen trikitilariekin. Ostiralean berriz, umeen txanda izango da, krosa, ur jolasak, ginkana eta txokolatada izango dituzte txikienek dibertitzeko, besteak beste. Eta amaitzeko oilasko biltzaileen eguna ospatuko dute, urtero legez, etxez etxe ibiliko dira oilasko biltzaileak dantzan egun osoan zehar, tartean paella lehiaketa izango da plazan, eta amaitzeko, Laiotz taldea gaua girotzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide