X. GAZTEEN UDAKO PILOTA TXAPELKETA
— 2019-08-05Abuztuaren 6an hasiko da urtero jokatzen den Udako Gazteen Pilota Txapelketa. Aurtengoa 10. edizioa izango da.
Bihar, asteartea, hasi eta abuztuaren amaiera arte jokatuko dira partidak frontoi zaharrean, arratsaldeko 18:00etan. Finalak berriz abuztuaren 31ean jokatuko dira goizeko 11:00etan.
Abuztuak 6, asteartean, ondorengo partida hauek jokatuko dira:
Aldalur- Lizarralde aurka Zubeltzu- J. Azkue
Sasian aurka Anduaga
Odriozola aurka Salegi
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide