Albisteak

Badatoz Lasaoko San Martinak

Datorren astelehenean izango da San Martin eguna eta Lasaotarrek festetako egitaraua iragarri dute.

Azaroak 11, San Martin egunean bertan, 11:30ean meza izango da eta ondoren jubilatuentzako hamaiketakoa  antolatu dute. Festen txupinazoa ostiralean, azaroak 15, 20:00etan egingo dute. Jarraian, pintxo dastaketa eta triki poteoarekin hasiko dute festa Iraitz eta Unai trikitilariekin. Egun potoloa, larunbatekoa izango da: 13:00etan umeen txupinazoarekin hasiko dute eguna, ondoren 14:00etan umeen bazkaria gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean 16:00-19:00 puzgarriak eta txokolatada izango dira auzoko txikien gozamenerako. Festei amaiera emateko 20:30ean bertso afaria izango dute Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariekin. Hitzeder eta Txibilter trikitilarien saioarekin itxiko dute festa.

Azaroak 11, astelehena:
11:30 Meza
Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa

Azaroak 15, ostirala:
20:00 txupinazoa
Ondoren, pintxo-triki poteoa Iraitz eta Unai trikitilariekin

Azaroak 16, larunbata:
13:00 umeen txupinazoa
14:00 umeentzat bazkaria
16:00-19:00 puzgarriak
17:00 txokolatada
20:30 Bertso afaria. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Amets Arzallus
Trikitilariak: Hitzeder eta Txibilter

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide