Albisteak

Badatoz Zestoako festak!

Herriko etxe guztietara banatuko da Zestoako festetako egitaraua. Iraia Kortak irabazi du azalaren lehiaketa. Umeen eguneko txupinazoko irudi koloretsua ageri da bertan. Maketazio eta diseinu lanak, berriz, Maider Arsuagak egin ditu aurten.

Egitarau deskargatzeko: ZESTOAKO FESTAK 2024-digital DEF

 

GAZTEEN EGUNA

abuztuak 31, larunbata

11:00 XXXVII. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.
Eguerdian Bertso poteoa: Sustrai Colina, Aitor Bizkarra eta Bittor Altube.
13:00 Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
14:15 Herri bazkaria, plazan, Antton ao pobo – Etxera herri ekimenak antolaturik.
17:00 Dj festa, kiroldegiko atarian: HGS, Costmix eta 3re.
18:30 Sakatu elektrotxaranga.
22:00 Bengo + Goxua’n salsa, Laranjadi plazan.

JUBILATUEN EGUNA

Irailak 1, igandea

10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:30 Meza.
13:15 Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Foru plazan. Aurtengo omenduak: Angela Makazaga Barrutia
eta Ignazio Aizpurua Manzisidor. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.
14:30 Bazkaria Jubilatu etxean.
17:00 Herri kirolak, frontoi zaharrean. Aizkolariak: Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi. Harrijasotzaileak: Udane Ostolaza, Elene Ostolaza, Jon Unanue “Goenatxo II” eta Jokin Eizmendi. Esataria: Joxe Angel Sarasola.
19:00 Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre eta beste hainbat gonbidaturekin, Arineketan, plazan.

TXUPINAZO EGUNA

Irailak 6, ostirala

12:00 Herriaren sustapen soziokulturalean egindako ekarpena, eta aurten gehienek urteurren borobila betetzen dutela kontuan hartuta, herriko elkarte gastronomikoek botako dute txupinazoa.
Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira. Kalean Txaranga.
12:15-14:15 Jolas erraldoiak frontoi zaharrean.
17:30 Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00 Lehen zekorketa. Toreatzailea: Eduardo Ruiz de Velasco. Ordezkoa: Eduardo Rodriguez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo).

Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren Zestoako Banda Erdikalean.
Elektrotxufla txaranga.
18:00 Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Nakar + Pinpilinpussies + Viva Belgrado.
21:00 Pilota partidak kiroldegiko frontoian. Lehen partida: Egiguren V – Gabirondo VS. Salaberria – Erostarbe. Masters Caixabank txapelketa: Altuna III – Iztueta VS. Ezkurdia – Albisu
22:30 Bad Sound + Bake faltsua + Arene 6.

KUADRILA EGUNA

Irailak 7, larunbata

10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00 Nafartasunari gorazarrea. Orreaga 824, musika, dantza eta bertsoz osaturik, Laranjadi plazan.
12:00 Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:00ak arte.
12:30 Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
14:30 Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
16:30 Jolas parkea umeentzat, 19:30ak arte.
17:00 Kuadrillen arteko jolasak plazan,Ustekabe txarangak alaituta.
19:00 Ustekabe txaranga.
22:30 Delirium Tremens + DJ Salda Badago

AMABIRJIN EGUNA

Irailak 8, igandea

9:00 Zestoako dultzaineroen diana.
10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00 Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, ‘Goizeko izarra’ martxaren doinuekin.
12:00-14:00 Gurpilen gaineko zirkuitua, frontoi zaharrean.
12:00 Meza.
Ondoren Udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
13:15 Zestoako Bandaren kontzertua.
17:30 XXV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurreko zelaian: Asier Dacosta eta Zeru (Aretxabaleta); Iñaxio Etxeberria
eta Mixx (Azpeitia); Javier Gaztañaga eta Cool (Antzuola); Manuel Gorriti eta Turbo (Aizarnazabal); Peio Segurola eta Kay (Matxinbenta) eta Xabier Gaztañaga eta Sandy (Antzuola). Antolatzailea: Artxate elkartea.

17:30 Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00 Zirku tailerra frontoi zaharrean.
18:00 Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Ke Lepo + Pelax.
18:00 Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Sergio Rollón. Ordezkoa: Miguel Angel Bernal. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo).
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00 Babarrumba.
22:00 DeBrass + Laket, Laranjadin.

UMEEN EGUNA

Irailak 9, astelehena

Umeak txuri gorriz janztera gonbidatzen ditugu!

10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:30 Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak ekarri dezala zarata ateratzeko zerbait: kazuela, danbor, turuta, txistu…).
12:00 Umeen txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea, zahagi-dantza eta buruhandiak, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
12:30 Txantreako erraldoiak.
14:30 Ume, gaztetxo eta gurasoak Txantreako erraldoiekin kalejiran kiroldegiko aterpera. Ondoren, ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
16:00 Haurrentzat tailerrak.
17:00 Poniak umeentzat plazan.
19:00 Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
20:00 Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
21:00 Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
22:30 Suzko zezena.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide