Albisteak

Baieztatutako aurreneko koronabirus kasua atzeman dute Zestoan

Osakidetzak kaleratutako datuen arabera, baieztatutako lehen koronabirus kasua izan da Zestoan. Azpeitian 3 kasu daude, Azkoitian 5, Zumaian 20, Getarian 3 eta Zarautzen 56. Gipuzkoan 1.113 herritar daude COVID-19ak kutsatuta. Bizkaian, 3.102 eta Araban 2.105. Nafarroan, 2.146 dira kasu positiboak. Berria egunkariaren arabera Ipar Euskal Herriko zenbaki zehatzak jakitea zaila da, Akitania Berriko datuak ematen dituztelako. Hala ere, 21 pertsona egon dira Baionako ospitalean eta zuberotar bat dago Pauekoan (Okzitania). Bestalde, nabarmentzekoa da kasu positiboen hazkunde-tasak behera egin du azken hiru egunetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide