Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zumaiarako noranzkoan diren bi autobus geltoki lekuz aldatuko dira, duela astebete inguru hasi ziren lan horiek egiten. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamenduak abiatutako lan horiek urtea bukatzerako amaitzeko asmoa dago. Horretaz gain, Azpeitia aldera doan errepidean norabide aldaketa egiteko gunea egokituko dute. Gorka Unanue hirigintza zinegotziak azaldu digunez, egun, Arteaga auzunetik ezin da Azpeitia aldera hartu. Lanak amaituta, Azpeitia alderako norabide aldaketa egoki bat izango dugu.
Lanek, normalera, trafikoari ez diotela eragingo esan digu. Egun batean, argindarra errepidearen alde batetik bestera pasa behar dute eta agian arazoak zor daitezke baina ordu batzuetako kontua izango dela espero dute.
Zestoako Udalak argitaratu duen oharrean honela zehazten dira hiru lan horiek:
Udalak azaldu duenez lanek 121.607 euroko aurrekontua dute, eta Urbycolan enpresa ari da lan horiek egiten.
IRUZKINDU