Albisteak

Bainuetxeko langileek lan baldintza duinak aldarrikatzeko protestekin jarraitzen dute

Zestoako Bainuetxeko langileek lan baldintza duinak aldarrikatzeko protestekin jarraitzen dute. Kontzentrazioa egin dute berriro ere lantoki parean, “Tres Mares SA hitzarmena errespetatu” lelopean. 2016tik langileek dituzten lan egutegiak Gipuzkoako lan ikuskaritzan salatzen dabiltzala salatu dute eta beharginek “lan karga itzelak” dituztela. Mobilizazioekin jarraituko dutela eta abokatuekin bide juridikoak hartzea aztertzen ari direla azaldu dute. “Garbi daukagu mobilizazioak gogortzen hasi beharko ditugula” gaineratu dute.

Hurrengo kontzentrazioa datorren asteartean egingo dute, irailak 3, arratsaldeko 15:30etatik 18:00etara Bainuetxe parean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide