Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Bainuetxeko langileek kontzentrazioa egin dute gaur ostiralez, lantoki aurrean arratsaldeko 16:30etatik 17:30an bitartean “Hitzarmena orain” lemapean.
Langileen esanetan, martxoa bukaeratik daude egindako proposamenaren erantzunaren zain, baina ezer jaso ez dutenez, ekainaren 18rako bilera eskatu behar izan dute Lan Harremanen Kontseiluan (PRECOn). Bitartekaritza bidez, adostasun batera iristea da helburua. Han erabakitzen denaren arabera langileek protesta neurri ezberdinak hartuko dituztela jakinarazi dute.