Albisteak
Labar arteen inguruko saioa antolatu dute Zestoan EHU-ren Udako Ikastaroen baitan
— 2018-06-08Ekainberri 10 urte. Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa ikastaroa antolatu dute Ekainberriren hamargarren urteurreneko ospakizunenen baitan. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan antolatu dute saioa. Uztailaren 20an izango da, Bainuetxean.
Europan arte labarra duten lau haitzuloen (Altamira, Ekainberri, Chauvet eta Lascaux) ordezkariek hartuko parte jardunaldian. Ikastaroaren helburua, besteak beste, errepliken balio museografikoa aztertzea, paleolitoko labarretako artearen diskurtsoan edota labar artedun errepliken gaur egungo egoera azaltzea izango da. Carlos Olaetxea Gordailuko eta Gipuzkoako Museoen zuzendariak zuzendukoko du jardunaldia. Altamira Museoko eta Ikerketa Zentroko zuzendari Pilar Fatas, Dordoñako Europako gaien zuzendari Valerie Chamoun, Pont d’Arc kobazuloaren erreplikako Richard Buffat eta Juanjo Aranburu ekainberriko zuzendaria izango dira Bainuetxeko saioan.
Jardunaldietan parte hartzeko EHUren Udako Ikastaroen webgunean izena eman beharko da eta matrikula 30 eurotakoa da.
Egin zaitez bazkide