Baio kobazuloan, estratigrafia eta palinologia laginak jasotzen

EHUko ikerlariekin estratigrafia eta palinologia laginak jaso ditugu joan den asteburuan. Eguraldi kaskarra eginagatik, lan egin ahal izan genuen Zestoako Baio kobazuloan.

Joan zen larunbatean, EHUko ikertzaile eta proiektuaren zuzendari Asier Gomez-Olivenciak, proiektuaren geologia arduradun Martin Arriolabengoak eta palinologia arduradun Josu Aranbarrik Zestoako Baio kobazuloko ikerketarekin jo eta ke jarraitu zut

Antxietako kideok 1990ean egin genuen zundaketari esker, estratigrafia bikaina dago, palinologiako tekniken bidez, bertako paleo-polenen ikerketak egiteko. Hain zuzen ere, estratigrafia eta palinologia egiteko sekuentzia bikaina dago Baion.

Joan zen larunbatean, eguraldiaren petralkeria kontrolatzea izan zen Antxietako kideon ardura nagusia; izan ere, bota zituen galantan, eta trumoiak, kazkabarrak eta haizeak ez zuten etenik izan. Dena den, ez zuten lortu goiza zapuztea, nola edo hala lortu genuen gauza denak kontrolpean izatea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide