Albisteak

Balorez betetako zuhaitzak landatu dira Zestoan

Astinduk zuhaitz eguna antolatu du. Herriko hainbat puntutan gorostiak, urkiak eta haritzak landatu dituzte herritarrek, zuhaitz bakoitzai balore bat eta esaldi bat eman zaizkio.

Parekidetasuna: “Datozen eta etorriko diren adaxka berriak Zestoa parekide batean bizitzea dugu amets. Hori lortua denean erroak ahaztu ez ditzaten landatzen dugu zuhaitz hau”.

Etorkizuna: “Etorkizuna gure esku dago, itxaropena baldin badaukagu. Gure gohoak iraun bitartean ez da beldurra nagusituko. Geroa gaur landu behar da fruitua bihar ikusteko Noizbait egia bihurtuko den ilusioa lantzen egunero”.

Aniztasuna: “Ahots guztiak, guztiok. Esku guztiak, guztiak. Odol guztia izan daiteke kantu haizean. (Mercedes Sosa)”

Eraldaketa soziala: “Eguneroko bizitzako gauzetan dugu benetako aldaketak egiteko boterea urratsa txikien bidez aldaketa bultzatuz”.

Elkartasuna: “Iritsi dira Zestoara ere kimu berriak, zuhaitz adaxkak lora eta hazi daitezen. Elkar gaitezen denon artean. Eman diezaiogun ura, egarri denean. Eguzki izpiak, hotz denean, gure babesa eta maitasuna behar duenean. Elkartasuna senti dezan, bizi iraun den bitartean”.

 

_MG_0189 _MG_0190 _MG_0193 _MG_0194 _MG_0195 _MG_0196 IMG_0177 IMG_0179 IMG_0181 IMG_0182 IMG_0184 IMG_0185 IMG_0186 IMG_0187




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide