Albisteak

Banatu dituzte Arroa Beheko II. Ipuin Lehiaketako sariak

Ezkaizto Auzo Elkarteak bigarren aldiz antolatutako Arroa Beheko II. Ipuin Lehiaketako sariak banatu zituzten joan den ostiralean. Jende pilaketak saihesteko, irabazleak eta eskolako eta epaimahaiko ordezkariak soilik izan ziren sari banaketan. Jare Rodriguez, Julen DoƱelfa eta Maria Iribarrek euskaraz idatzitako liburu sorta bana jaso zuten. Antolakuntzak parte hartu duten haur eta gaztetxo guztiak zoriondu nahi izan zituen.
Ipuin guztiak irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide