Albisteak

Banatu dituzte Arroa Beheko Udaberriko I. Argazki Rallyko sariak

Sarituan atzo Arroabean.

Ekainaren 23tik 27ra, aurkeztutako argazki guztiekin osatutako erakusketa izango da ikusgai Elkargunean.

Aurrez jakinarazita bazeuden ere, atzo arratsaldean egin zen I. Arroa Beheko Argazki Rallyko sari banaketa. Aner Rodriguezek eskuratu du 16 urtetik beherakoen kategorian aurreneko postua eta Kepa Iribarrek 16 urtetik gorakoena.  Mikel Rodriguezek bigarren postua eskuratu du 16 urtetik beherakoen kategorian eta Maria Iribar hirugarren postuan sailkatu da. Eduardo J. Merino izan da 16 urtetik gorakoen kategorian bigarren eta Itxaso Agirrezabalaga hirugarren. Guztira 20 lagunek hartu dute parte.

Ekainaren 23tik 27ran bitartean, aurkeztutako argazki guztiak ikusgai izango dira antolatzaileek Elkargunean prestatuko duten erakusketan. Ondorengo ordutegian izango da zabalik:

– Ekainaren 23an, 18:00etatik 20:00etara
– Ekainaren 25an, 18:00etatik 20:00etara
– Ekainaren 26an, 11:30etik 13:30era
– Ekainaren 27an, 11:30etik 13:30era eta 19:00etatik 20:00etara.

Ikusleek gustukoen duten argazkia aukeratu beharko dute eta erakusketaren amaieran, gehien gustatu den argazkia sarituko dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide