[ARGAZKIAK] Bandak kontzertu bikaina eskaini du eguerdian
Danbolin— 2022-09-08Zeregin asko izaten ditu bandak jaietan. Gaur eguerdiko kontzertua estimatua izaten da herritarren artean eta bandak ordu asko eskaintzen dizkie entseguei. Hauek izan dira gaur bandak eskaini dituen piezak: Zestoatik Bilbora (T. Mujika), Gallito (S. Lope), Estampas Andaluzas (A. Piquero), La Tabernera del Puerto (P. Sorozabal), Jon Gorkol (T. Mujika), Aitziber eta Jon (T. Mujika) eta Juan Carlos Irizarren Zestoako Amabirjinak.