Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Neguko baratza prestatzen ikasteko tailerra antolatu du Zestoako Udalak hilaren 16an, Iraetako Baratze Parkean. Neguan landa daitezkeen barazkiak zein diren azalduko dute saioan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta doakoa izango da. Bestalde, Furgobaratza bertan izango da eta baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta hazi ekologikoak eskainiko dituzte.