Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ikasturte berriko lehen ekintzak ostiral honetan egingo ditu Barbantxo Aisialdi Taldeak, 17:00etan Aizarnan eta Arroabean haurrentzako jolasak izango dira; eta 17:30etan, Iraetan. Zestoako haurrekin urriaren 27an hasiko dira.
Barbantxo Aisialdi Taldea “haurren heziketan eragin nahi duen aisialdi taldea da. Jolasaren bitartez, haurren arteko harremanak sustatu nahi ditu, euskararen erabilera indartu nahi du, haurrei taldean integratzen lagundu, naturarekiko errespetua sustatu…”
Auzoetan, 3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak antolatzen dituzte. Zestoako saioak, aldiz, 6-9 urte bitartekoentzat izaten dira.
IRUZKINDU