Barbantxoko saioak etxetik egiten hasiko dira

Barbantxo aisialdi taldekoek ere garai berrira moldatu behar izan dute. Hori dela eta, astero, asteazken eta ostiraletan, etxean egin ahal izateko bi ekintza proposatuko dizkiete herriko txikienei. Saio bakoitzean HHko eta LHko ikasleei zuzendutako ekintza bana aurkeztuko dute; eskulanak, errezetak, jolasak… Bihar, asteazkena, hasiko dira eta proposamen guztiak Danbolineko Barbantxoko komunitateko txokoan argitaratuko dituzte. Printziprioz, egoera bere onera itzuli arte jarraituko dute saioak egiten.