Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Pasa den astelehenean ‘Bateragune auziko’ kideak berriro epaitzeko erabakia hartu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Erabaki hori salatzeko, elkarretaratzea deitu dute bihar eguerdirako. Eguerdiko 12:00etan izango da hitzordua, plazan.
Euskal Herriko txoko guztietan egingo dituzte elkarretaratzeak Demokrazia lelopean eta eragile hauek babestu dute deialdia: LAB, Steilas, ELA, , CCOO Euskadi, ESK, EH Bildu, Podemos Euskadi-Ezker Anitza IU, Izquierda Unida Navarra (NEB), EH Bai, Gure Esku Dago, Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Etxerat eta Sarek.