Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Igandean eman zioten amaiera jubilatuen asteari. Eguerdiko mezan, Gurutze Jubilatuen Elkarteko zendutako kideei egin zitzaien omenaldia, ondoren, gurutze tabernan bertan egindako bazkarian 85 urtetik gorakoak omendu zituzten. Elkartea espirituz indartsu sentitzen dela adierazi zuen bozeramaileak eta alaitasunez honakoak izan ziren omenduak: Karmen Izeta Irure, Juan Altuna Arregi, Antton Goikoetxea Bergara, Juana Edorta Olaizola, Maria Luisa Alberdi Etxeberria, Maria Angeles Aizpurua Albanda, Merche Etxaide Unanue, Juan Etxabe Larrañaga, Juana Guridi Urbieta eta Coro Odriozola Beristain.
