Albisteak

Txikitasunian Haundi eguneko bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna bihar izango da

Datorren larunbatean, urriak 11, Arroabean, ospatuko den Txikitasunian Haundi Eguna dela eta, bazkarirako txartelak bihar arte izango dira salgai. Txartelak Txara dendan erosi behar dira, eta eskudiruz ordaindu beharko dira.

Helduen menua: 30 euro
Sarrerakoak — txorizo egosia, urdaiazpikoa, Tuterako kogoiloak eta ajoarrieroa.
Plater nagusia — txerri saiheskiak brasatan eginak.
Postrea — euskal pastela, kafea eta txupitoa.

Umeen menua: 14 euro
Bolognesa pasta, solomoa patata frijituekin eta jogurta.

Txikiasunian Haundi eguneko egitaraua

11:30Txepetxa
Trikipoteoa
14:30 Herri bazkaria
17:00 Magia ikuskizuna: Izeba Felisaren irrati magikoa
18:30 Txinga erronka
20:00 Erromeria: Mugi Panderoa
23:00 DJak: DJ Indate eta DJ Saizar




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide