Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Astelehenean ireki zituen ateak Portale Kulturguneak. Arrakasta itzela izan zuen irekiera festak. Atzo, asteazkena, lokala eraberritu osteko lehen ekitaldia egin zuten. Tartean, Beñat Etxabe herritarra dagoen Be-Brass boskotearen musikaz gozatu zuten dozenaka lagunek. Atzeko terrazan izan zen kontzertua eta giro ezin hobea izan zuten.