Albisteak

Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa izango da Zestoatik

Datorren azaroaren 13an (igandea) korrituko den Behobia-Donostia lasterketara joateko Zestoako Atletismo Taldeak autobusa antolatu du.

Autobusean joan nahi dutenek izena Zestoako kiroldegian eman dezakete azaroak 10 arte.  Autobusa goizeko 7:30ean aterako da gurutzetik. Autobusa lasterketa egunean bertan ordainduko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide