Belarriak finduz, ahoan dastatuz, euskaraz gozatuz!

Lema horren bueltan egin genuen festa larunbatean. Danbolin saltxitxak dastatu genituen ahoan, euskararekin gozatu genuen, eta ez dakigu belarriak findu ala gogortu genituen, baina festa polita izan zen.

AEK-k urtero antolatzen du abenduan zerbait, euskararen egunaren bueltan. Aurtengoan, ordea, jaia Danbolinen 200.alearen ospakizunarekin uztartzea ideia polita iruditu zaigu, eta indarrak batuz, euskararen bueltan, emaitza polita lortu dugulakoan gaude.

AEK-ko ikasle eta irakasleok abestu genuen abestiarekin utzi aurretik, eskerrak eman nahi genizkieke larunbatekoa posible egin zuten guztiei: hasteko, Laiak dendari, Uzkudun harategiari eta Ugarte burdindegiari, jaia lehengaiz hornitzeko eman dizkiguten erraztasunengatik. Bestetik, Mollergi tabernari, hain saltxitxa goxoak prestatzeagatik, musu-truk. Baita arkupetan ardoa eta pintxoak ateratzen ibili zen boluntario kuadrillari ere. Eta nola ez, musikariei eta kantatzera atera ziren talde desberdinei! Musikarien doinu goxoak asaldatu genituen gure ahotsekin, baina badu nahikoa meritu euskara ikasten hasi berri direnak abestera ateratzeak! Eskerrik asko AEK-ko ikasleei ere, beraz!

Bukatzeko, Euskaldun berriaren balada:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide