Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Mende erdi inguru pasa da Benito Lertxundi abeslari oriotarrak Zestoan azken kontzertua eskaini zuenetik. Beti izan omen du berriro ere herrian jotzeko arantza. Zestoako Udalak antolatu du emanaldia eta datorren urriaren 26an izango da, iluntzeko 21:00etan hasita, kiroldegian. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Zestoako Turismo Bulegoan (9:30-13:30 eta 15:00-17:30 ordutegian) edota Zestoako Udalaren webgunean helbidean.
Danbolinek bere bazkideen artean bi sarrera zozketatu ditu eta irabazlea Ramon Etxeberria izan da. Zorionak!