Albisteak

Berdaitz Landa izango da gizonezkoen lehenengo erregional mailako taldearen entrenatzaile berria

Berdaitz Landa zestoarrak gizonezkoen Zestoako taldea gidatuko du datorren denboraldian. Pasa den denboraldian ez zioten preferente mailari eustea lortu eta aurten, lehenengo erregionalĀ  mailan jokatuko dute.

Zuzendaritza berriak eskaini zion entrenatzaile izateko aukera Landari eta ondo pentsatu ondoren, baiezkoa ematea erabaki zuen. “Eskaini didaten proiektua gustatu zait eta gainera jokalari batzuk nire izena ere proposatu zuten eta horrek asko motibatu nau” azaldu du Landak. Denboraldia hasteko gogotsu dago zestoarra eta dagoeneko lanean hasi dela adierazi du. Helburua mailaz igotzea dela esan du eta indar guztiak horretan jarriko dituela.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide