Berdintasunaren aldeko apustua egin dute eskualdeko enpresek

Aurreko Urriak 22an, Iraurgi Berritzenek Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez “Enpresetako emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunari buruzko jardunaldi praktikoa” lemapean jardunaldi bat ospatu zuen Basazabal Jauregian.

Eskualdeko enpresetan genero-aukera berdintasunean aurrepausoak emateko asmoz, gai hauetan adituak ziren bi hizlariekin honako gai hauek landu ziren:

  • Genero-berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak: definizioak, estereotipoak, aurreiritziak, adierazleak, datuak …
  • Berdintasunaren arloan enpresei aplikatu beharreko legeria eta betebeharrak
  • Beste enpresa batzuetako esperientziak
  • Enpresetan Berdintasun Plana nola egin
  • Diagnostiko, negoziazio, ekintza-plan eta jarraipeneko kasu errealak aztertzea (kontziliazioa, hautaketa, komunikazio inklusiboa, jazarpenaren prebentzioa, prestakuntza …)
  • Proiektuak, kontaktuak, kezkak, zailtasunak, zalantzak partekatu

Bertan parte hartu zuten enpresek, oso balorazio onak egin zituzten bertan landu ziren gaiei buruz, eta aurrera begira ere sakontasun handiagorekin lantzeko konpromisoa hartu zuten.

Ekitaldi hau, Gipuzkoa Foru aldundiak babestuta izan da, IKASIZ proiektuaren markoan zuzenki, non bere helburua prozesu eta kudeaketa praktika onak partekatzea den enpresen artean, elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbideratu eta gertuko harremanak sustatzen joateko beraien artean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide