Albisteak
Azaroaren 4an irekiko dute kiroldegia
— 2019-10-25Atzoko osoko bilkuran azaldu zutenez, datorren azaroaren 4an, astelehena, zabalduko dira kiroldegiko ateak. Egun horretan instalazioak erabili ahal izateko, beharrezkoa izango da bazkide egitea. Horretarako urriaren 28tik aurrera, kiroldegiko harrera gunea zabalik egongo da goizeko 9:00etatik 17:00etara.
Orain bazkide egiten direnek, 2020ko kuota ordainduko dute eta beraz kuota horrek 2020 urte osorako balioko du. Dena den, 2019an instalazioak erabiltzen hasteko beharrezkoa izango da bazkide izatea.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide