Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Berrerabili daitezkeen jostailuen bilketa egiten ari da gaur arratsaldean herritar talde bat. Arratsaldeko 17:00etan hasi dira eta 20:00ak arte egongo dira udaletxe azpian. Han bildutako guztia, bihar, larunbata, salduko dute. Jostailuko bi euro ordaindu beharko dira eta bildutako dirua Caritasera bideratuko dute. Salmenta goizeko 11:00etatik 13:00era eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da, plazan. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin die herritarrei.