Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Berrerabili daitezkeen jostailuen bilketa egingo du herritar talde batek ostiral honetan, hilak 13, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara plazan. Han bildutako guztia, larunbat honetan salduko dute. Jostailuko bi euro ordaindu beharko dira eta bildutako birua Caritasera bideratuko dute. Salmentan goizeko 11:00etatik 13:00era eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da, plazan. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin die herritarrei.