Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Larunbat arratsaldean iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Zestoara. Aurten, estreinekoz, plazan ekitaldi txiki bat egingo da: Olentzero enborrari sua emango zaio. Antolatzaileen arabera, aurten izandako gauza txarrak erretzeko aukera egongo da, eta baita su berriari, eguzki berriari edo Eguberriari desio onak eskatzeko ere.
Arratsaldeko 17:30ean iritsiko dira protagonistak Lau Iturri ingurura eta handik plazararako bidea hartuko dute, Gabon kantak abesten eta trikitilarien doinuek lagunduta. Antolatzaileek baserritarrez jazteko deia egin dute.