Albisteak

Berriztagarrien azoka izan da plazan

Energia berriztagarrien azoka izan da gaur goizean, larunbata, Zestoako plazan. Usurbilgo lanbide Eskolaren eskutik, energia berriztagarrien funtzionamenduari buruzko erakusketa ikusteko aukera izan dute herritarrek; eguzki plaka termiko eta fotovoltaikoak, biomasa galdarak, auto elektrikoa… Hauez gain, Azpeitiko Udaltzaingoaren auto elektrikoa ere gerturatu da. Barbantxo aisialdi taldearen eskutik, umeentzako birziklapen txokoa egon da. Goiener, Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba ere bertan izan da informazioa ematen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide