Albisteak

Berriztagarrien azoka izango da bihar

Bihar energia berriztagarrien azoka egongo da Zestoan. Usurbilgo lanbide Eskolaren eskutik, energia berriztagarrien funtzionamenduari buruzko erakusketa izango da; eguzki plaka termiko eta fotovoltaikoak, biomasa galdarak, eta auto elektrikoa dira besteak beste bihar ikusgai izango ditugunak. Hauez gain, Azpeitiko Udaltzaingoaren auto elektrikoa gerturatuko da 12:00ak aldera eta umeentzako txokoa eta bizikleta elektrikoak probatu ahal izango dira goiz osoan zehar. Goiener, Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak ere bere txokoa izango du, nahi duenak gerturatu eta informazioa izan dezan.

Aurreko urtean bezalaxe aurten ere eskualde mailan, biharkoa bezalako Energia jardunaldiak izango dira difusio ekintza zentrala. Aurtengo urtean zehar ere Urola Erdiko Energia Planak martxan jarraitu du eta eskualdean lan lerro desberdinak jorratu dira, energiari lotutako hainbat helburu betetzeko asmotan. Adibidez, nekazal ustiapenen proiektuarekin jarraitu da ustiapenen egoera energetikoa hobetzeko asmotan eta bai merkatari eta baita eskualdeko enpresa txikiekin ere lanean dihardu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide