Albisteak

Bertan behera gelditu da ‘Manez eta Kobreak’ taldearen kontzertua

Argazkia: kalapita.com

‘Udan zer Zestoan?’ egitasmoaren baitan antolatutako asteburu honetako ekitaldiak mantentzea erabaki zuen atzo Zestoako Udalak, baina igandeko – abuztuak 23 – Manez eta Kobreak taldearen kontzertua bertan behera utzi edo baldintza egokiagoak daudenean eskaintzea ere ez zuen baztertu Udalak.

Iganderako (abuztuak 23) eguraldi iragarpena aztertu ondoren, emanaldia bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi du Mikel Arregi alkateak. Izan ere, taldearekin zein antolakuntzarekin hitz egin ostean, ordezko kokapenek ez dituzte baldintza tekniko egokiak betetzen. “Urtea amaitzerako, eguraldi baldintzak hobeagoak direnean, ‘Manez eta Kobreak’ taldearen musika herrian izatea espero dugu”, azpimarratu du Arregik. 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide