Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren ostiralean, hilaren 12an, bertso afaria ospatuko da Gure Txokoa Elkartean. Andoni Egaña eta Agin Laburu bertsolariek girotuko dute saioa, eta menu zabala izango dute afaltzeko bertaratuek.
Afaria 21:00etan “puntu-puntuan” hasiko da eta ondorengoa izango da menua: urdaiazpiko iberikoa, gildak, landetako foiea, txistorra, onddoen kroketak, luma pikillo piperrerekin, postrerako ijito besoa, eta amaitzeko, kafea eta kopak.
Txartelak salgai daude dagoeneko Uztapide tabernan eta Portale Kulturgunean, 30 eurotan.