Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gurutze jubilatuen tabernak bertso afaria antolatu du datorren hilaren 27rako. Aitor Salegi eta Danel Olano bertsolariak arituko dira kantuan, Ane Urbieta eta Maialen Larrañaga trikitilarien laguntzarekin.
Afarian parte hartzeko izena eman daiteke tabernan edo 609 390 490 telefono zenbakian, 25 euroren truke. Honakoa izango da afariko menua: sardina zahar eta bakailao tortila, bakailao frijitua, saiheskia eta postrea, edaria eta kafea. Txotxa egongo da.