Albisteak

Bertso afaria izango da aurten Santa Ageda bezperan

Hasi da Zestoako Santa Eskeko taldea aurtengo Santa Ageda bezperako jarduna prestatzeko bileran egiten. Berrikuntza batekin datoz aurten, gainera. Larunbata izanik, aspalditik egiteko gogoz zeuden bertso afaria antolatu dute. Egun osoan zehar ohikoa duten ibilbidea egingo dute eskean, baserriz baserri Sastarrain eta Etorra aldean ibiliko dira. Eguerdian izango dira kalean, Gisasola egoitza eta tabernetan ere. Bazkalondoren Akoa bailaran izango dira eta handik behera bisitatuko dute San Juan egoitzan ere.

Bertso afaria Jone Uria eta Jon Maiarekin

Berrikuntza bertso afaria izango da, ordea, esan bezala. Oraindik eskale taldeko kideak azken ukituak ematen ari badira ere, aurreratu dute zein izango diren bertsolariak: Jone Uria eta Jon Maia. Gure txokoa elkartean izango da bertso afaria, eta txartelak Portale tabernan eta Laiaken jartzekotan dira datozen egunotan, 35 euroren truke. Aurten santeskean bilduko den dirua talderako izango da, bertso afaria antolatzeko, eta bestelako gastuetarako.

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide