Bertso eskolako ikasleen Santa Ageda bezperako bertsoak

Jone Lizaso eta Kaiet Korta bertso eskola ikasleen Santa Ageda bezperako bertsoak egin dituzte:
Santa Ageda eguna da gaur
etxez etxe ibiltzeko
lenengo abestu eta gero gu
poteora joateko
Limosna pixkat lortzeko asmotan
ertetzen gea abestea
bertso pare bat bota ta gero
lortu deu pixkat lortzea
Makillez bertsoz ta trikitixaz
ertetzen gera kalera
herriko gendea animatzeko
gu goaz denok batera
Euskal Herriko tradizioa
dugu guk Santa Ageda
hemen adibidez zestuarrak
oso bertso zale gera
Egilea: Jone Lizaso
Gaur arratsaldez atera gera
diru pixka bat lortzera
lan pixkatxo bat egin da gero
lortutakoa banatzera
Etxez etxe pasatzea degu
guk gaur hartutako lana
arratsaldea bukatzerako
espero bukatzea dana
Denok espero degu gaurkoan
eguraldia ondo egotea
baina halere txartzen badigu
aterkiak babestea
Baserritarrez jantzita goaz
gu kalez kale paxiran
herri barruan bukatu eta
gero goaz auzoengan
Egilea: Kaiet Korta



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide