Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

‘Bertso jasa, bat-bateko jolasa’ haur eta gaztetxoei zuzendutako bertso ikuskizuna izango da larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, kultur etxean. Maialen Akizu eta Haritz Mujika bertsolariak igoko dira oholtza gainera.
Publikoaren parte hartzea ezinbestekoa izango da ikuskizunean. Izan ere, gai-jartzailerik ez da izango saioan eta gaiak publikotik ateratako boluntarioen ideietatik sortuko dira. Bi bertsolarien zeregina haurren interesa piztuko duen saio dinamiko bat egitea da eta haurren zeregina, berriz, bertsolarien mingainak dantzan jartzeko egoerak eta hitzak elikatzea.