Albisteak

Bertso porra antolatu du Portale kultur elkarteak

Abenduaren 18an izango den bertsolari txapelketa nagusiari begira bertso porra antolatu du Portalek. Bertsolarien sailkapenean postu gehien asmatzen saiatu beharko dute parte hartzaileek eta postu bakoitzak bere puntuazioa izango du; aurrenekoak 100 puntu, bigarrenak 50, hirugarrenak 25 puntu…

Baldintzak zein izango diren ere jakinarazi du Portalek: Kiniela bakoitzeko 2 euro ordaindu beharko dira. Pertsona bakoitzak nahi adina kiniela egin ahal izango ditu. Kinielak egiteko azken eguna abenduaren 17a izango da. Portalen bertan bete beharko dira kinielak eta puntu gehien lortzen dituztenen artean berdinketarik balego, zozketa bidez erabakiko da sariduna.

Irabazlearentzat saria Xiberuko ikastolen saskia izango da eta bigarren saski bat ere zozketatuko du Portalek partaide guztien artean.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide