Albisteak

Bertso saioa antolatu dute hilaren 28rako

Bertso saioa antolatu dute Erniarraitzek eta Zestoako Udalak hilaren 28rako. Bertso Urtie egitasmoaren baitan antolatu dute saioa. 2020-2021 ikasturtean iraungo du egitasmoak eta honen helburua, bailarako bertso mugimenduari astindu bat ematea da. Pandemiak gogor kolpatu du bertsolaritza eta ekimen honekin kultura segurua dela aldarrikatu eta bertso saio ezberdinak antolatzea erabaki du Erniarraitz elkarteak.

Saio horietako bat izango da hilaren 28an Zestoan eskainiko dutena. Maialen Lujanbio, Andoni EgaƱa, Jon Maia, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga bertsolariak arituko dira bertsotan eta Uxue Areizaga izango da gai jartzailea. Saioa, arratsaldeko 17:00etan izango da, kiroldegian. Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da 10 euroren truke, Zestoako Turismo Bulegoan, Azpeitiko San Agustin Kulturunean eta Azkoitiko Elurre okindegian.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide