Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, Bertso Trama saioa izango da datorren igandean, hilak 26, Kultur Etxeko areto nagusian. Alaia Martin eta Aitor Bizkarra bertsolariak arituko dira kantuan, eta Jon Gurrutxaga arituko da gai jartzaile lanetan. Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da.
Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Mollergi eta Portale tabernetan, eta Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, hamar euroren truke. Antolatzaileek jakinarazi dute egunean bertan ere egongo dela sarrerak erosteko aukera.