Albisteak

“Bertsoaren harria” ikuskizuna antolatu du Udalak maiatzaren 9rako

Koldo Izagirre. Argazkia: Goierriko Hitza

Bertaratzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea turismo bulegora deitu edo bertara joanda.

“Bertsoaren harria” ikuskizuna eskainiko dute Koldo Izagirre, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok maiatzaren 9an, Zestoan. Ekitaldiaren ardatza Uztapide bertsolariaren oroitarria izango da, bere jaiotzaren urteurrenean.

Hitzordua, arratsaldeko 18:00etan izango da, Uztapide plazan. Bertara joateko, aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako, turismo bulegora deitu 943 86 88 12 edo bertara joan beharko da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide