Albisteak

“Bertsolaritza ikasgelan” programa jarriko dute martxan herriko hiru ikastetxeetan

Bertsolaritza sustatu eta euskarazko ahozkotasuna indartzeko helburuarekin jarriko dute martxan “Bertsolaritza ikasgelan” programa herriko hiru ikastetxeetan. Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzendutako ekimena da. Bi astetik behin ordubeteko saio bat izango dute Erniarraitz bertso elkarteko kide baten eskutik.

Duela urte batzuk Zestoako herri eskolan eta Aizarnakoan hasi ziren saio hauek egiten baina bertan behera gelditu ziren. Pasa den ekainean udaleko nahiz Zestoa, Aizarna eta Arroabeko ikastetxetako ordezkariak biltzen hasi ziren eta programa berreskuratzeko hitzarmena sinatu zuten. Legealdi osorako hitzarmena izango da eta Zestoa, Aizarna eta Arroabeko ikastetxeetan ezarriko da programa.

Argazkia: Zestoako Udala

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide