Albisteak

Bertsotan hasi dituzte santio-santanak Arroagoian

Txupinazoa eta trikipoteoaren ondoren afari bikaina egin zuten atzo Arroagoiko Herri Etxean urtero legez. Joxe Ramon Iriondo “Akulu” eta Aitor Salegik ere urte mordoxka daramate atzoko egunez afal ondorena bertso betetzen.

Dantzarako aukera ere izan zen iluntzean Obaneuke eta DJ Hidalgorekin.

Gaur ere izango da zertan gozatua. Hemen egitaraua:

Uztailak 22, larunbata

12:00 Tolare Txirrindulari Igoera

16:30 apar festa

23:00 Soinuz Blairekin erromeria

01:30 Dj Olber

Tartean, ordu txikitako jolasak

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide