Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Gaur egin du liburutegiak hirugarren ostiralez liburu-azoka. Balorazio oso ona egin dute, “errepikatzeko moduko” ekintza izan dela aitortu digute liburutegiko arduradunek, eta urtea amaitu aurretik, berriro beste azoka bat egitekotan direla ere gaineratu dute. Askotan herritarrek dohaintzan liburuak uzten dituzte liburutegian, eta hauek errepikatuta egoten dira, liburutegian bertan lehendik ere bazeudelako. Behin haserako nobedadea galtzen dutenean, errepikatuta edukitzeak ez duela zentzurik eta hortik bururatu zitzaien azoka egitearen ideia.
Oso prezio merkeetan saldu dituzte liburuak, eta jendeak aukera aprobetxatzen jakin duela esan digute arduradunek. Azokan ateratako diruarekin liburu berriak erosiko dituzte.