BESTE BAT ETA BESTE BAT
— 2016-12-15Euskal musika talde ezagun baten kantaren pasarte bat jarri dugu izenburu gaurkoan. Beste behin, Zestoako Udal Gobernuak inolako fiskalizazio eta inongo batzordeetatik pasa gabe ordaintzen ari den fakturen beste kapitulo batekin gatoz. Oraingoa lotsagabeena lotsatzeko adinakoa bada ere, EAJren gobernuaren hiztegian lotsa hitzaren arrastorik ez.
Gobernuko zinegotzi batek bera kide den Udal Ongizate Batzordeari pasa eta kobratutako fakturan ikusten dena harrigarria bezain salagarria bada ere, gurean ikusitakoak ikusita harritzeko gutxi.
Parrokia barruko jarduerak erakunde publiko batek ordaindu behar izatea oso eztabaidagarria izan arren, benetan larriena zinegotzi batek elizako jaiotza egiten pasa dituen “lan orduak” guztion diruaz ordaindu izana da. Kontu Publikoen Epaitegiak ezein erakunderi eskatzen dizkion gutxieneko gardentasun neurri guztiak hautsita, teknikarien aholkuei kasurik egin gabe, zinegotzi batek mesede tratu larri batekin saritu du bere burua. Eta inork bestelakorik uste izango balu ere, ez alkateak eta ez EAJk, oker egindakoa konpontzeko ez dute inolako neurririk hartu.
Zestoako EHbilduk kasu honetan ere, guztion dirutik aipatu zinegotziari era oker bezain lotsagarrian ordaindu zaiona berriro Udalari itzultzea eskatuko du.
Egin zaitez bazkide