Albisteak

Beste bi kasu positibo atzeman dituzte herrian

Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian kaleratutako txostenaren arabera, bi kasu positibo atzeman dituzte Zestoan atzo egindako PCR eta antigeno frogetan. Azken hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 616,33ra igo da  eta oinarrizko birsorkuntza tasa 2,67ra.

Eskualdean 77 kasu detektatu ditu Osasun Sailak atzo egindako frogetan. Inguruko herri ia guztiak itxita daude, 400dik gorako intzidentzia tasarekin. Atzo moduan, Zarautzen atzeman dituzte gehienak, 28 hain zuzen. Azkoitian hamahiru positibo zenbatu dituzte, zortzina Zumaian eta Orion, zazpi Aian, sei Getarian, lau Azpeitian eta bat Errezilen. Beizaman eta Aizarnazabalen ez dute positiborik atzeman.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide