Albisteak
Alegi eta Deba izango dira zestoarren lehen aurkariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan
— 2021-04-21Atzo arratsaldean egin zituzten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako zozketak. Zestoarrak eskuzko eta gomazko pala modalitatean arituko dira. Eskuzko modalitatean hamasei herri arituko dira lehian eta gomazko palan, berriz, hemezortzi.
Eskuzko modalitatean Zestoak Alegiren aurka jokatuko dituzte final-laurdenetako joan eta etorriko partidak maiatzaren 16 eta maiatzaren 23aren artean. Partida hori irabaziz gero, Aduna edo Ataun izango dute aurkari. Finalerdietara iritsiz gero, Oiartzun, Azkoitia, Bidania-Goiatz edo Amezketaren aurka jokatu beharko dute. Finala ekainaren 26an jokatuko da.
Gomazko palan, Debaren aurka jokatuko dute zestoarrek lehen partida maiatzaren 2 eta 9 bitartean. Partida hori irabaziz gero, Andoain izango dute aurkari hurrengo fasean. Modalitate honetako finala ekainaren 27an jokatuko da.
Egin zaitez bazkide